Aste honetako ekitaldiak: gaur Ane filma, beste ekitaldi batzuk atzeratuak

Aste honetan hainbat ekitaldi zeuden aurreikusiak eta, momentuz, ziur eginen den bakarra gaur astelehena19 izanen da: Ane. Benetan ezagutzen al duzu zure alaba? filma zirraragarria: Los Llanos Kulturagunean 20:15ean. Gainera, gaurkoa ikuslearen eguna dugu, hortaz lau euro eta erdian sarrera, ez utzi pasatzen aukera hau!

Aiegiko Udalak jakinarazi du bere egitaraua bertan behera edo atzeratu egingo duela eta, besteak beste, Mikel Belaskorekin egin behar zen toponimia hitzaldia eta Ines Bengoarekin egin behar zen ipuin kontaketa euskaraz. Bestalde, iganderako iragarria dago Korrontzi taldearen emanaldia Allotzen, eguerdian, eta oraindik ez dute jakinarazi egin ahalko den ala ez, adi egongo gara eta, egiterik bada, zein baldintzatan.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena