Argazki eta bideoa: Lizarraldeko Kantari Eguna

Larunbatean egun aparta Villatuertan, eskualdeko Kantuz taldeetako kideak aritu ziren herriko giroa alaitzen. Berrogeita hamar lagunen ahotsak, akordeoilari, kitarra-jole, trikitilari, eta danbor-joleen laguntzarekin, herriko kaleetan barreiatu ziren eguerdian. Giro alaia lagun, azkenik kiroldegira iritsi eta bertan bazkari goxoa hartu ahal izan zuten.

Bazkalostean Joxe Angel musikariak girotu zuen txokoa, eta jauziak, abestiak eta jolasa izan ziren nagusi 19:30 arte luzatuko zen bazkaloste luze bezain atsegina.

Argazki galeria hemen, klikatu gaineanEgunaren bideo-laburpena

Lizarraldeko Kantari Eguna Villatuertan

Aurreko artikuluaNafarroa Oinez 2019… eta 2020: Lizarra Ikastolak hartu du lekukoa
Hurrengo artikuluaAsteburuan: sua sortzeko tailerra, beldurrezko ipuinak eta musika