Apirilak 13: Lizarrako Eguna

Lehenbiziko Lizarrako Eguna aurkeztu zuten ostegunean Frai Diego Kultur Etxean. Egun hau Aiztondeta elkarteak bultzatzen du eta hainbat kirol eta kultura eragilek bultzatzen dute. Antolatzaileen hitzetan: “Helburu nagusia euskara eta euskal kultura herri parte hartzearen bitartez indartzea da, bertan Lizarran dagoen elkarteen sare anitz eta aberatsari lekua eskainiz eta emanez.”

Ospakizunaren filosofia azaltzearekin bat egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek: eguna kultur eta kirol eskaintza zabalarekin hasiko da, Santiago plazan. Herri bazkariak eta adin ezberdinentzako bazkalostea izanen da ondoren eta arratsaldean, herri kirol norgehiagoka original bat eginen da. Azkenik, askotariko gustuak asetuko dituen kontzertuak egonen dira Remontibal frontoian.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena