Alberto Iñurrategi Lizarran: “Porrotaren alde” diaporama

Kartela

Datorren otsailaren 22an, asteazkena, 20:00etan “MARIA VICUÑA” GAZTERIAREN ETXEAN: Alberto Iñurrategirekin “Porrotaren alde” diaporama. Iraupena: 40 minutu inguru eta gero galdera erantzunen tartea. Honako hauek ditugu Alberto Iñurrategik diaporama hau aurkezteko esaten dituen hitzak:

“Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditugu. Gailurra, gero eta desprestigiatuago dago: buruz behera jarri dugu mendia.

Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Zorte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea.”

Alberto Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1968), Euskal Herriko mendigoizale ospetsuenetarikoa da eta mundu osoan ezaguna. Felix Iñurrategi anaiarekin batera zortzimilako mendi asko igo zituen 2000. urtera arte, Felix hil zenean. Kolpea jaso ondoren, ezbaian egon zen mendigoizaletasunarekin jarraitu ala ez. Azkenean, aurrera egitea erabaki zuen eta ordudanik mendian eskalatzen bizitza osoa eman du.

Ekimen hau KORRIKA KULTURALAREN baitan antolatzen ari direnen artean kokatzen da. Hurbildu, BATZUK elkartuko gara eta…

Oharra: egun berean Txokolipuinak-en saioa izanen dugu, 18:00etan Maider Galartzarekin Bota elkartean: Haur Hezkuntza 3 eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2 adinendako.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena