Akelarri filma Lizarran

Akelarre filmak bigarren asteburua egingo du Lizarrako zinemetan (sarrerak hemen). Filma eder honek Zugarramurdiko sorgin-ehiza kontatzen du eta kontakizun elebiduna egiten du. Epaitutako neskek eta herriko jendeak oro har euskaraz egiten du, azpidatziekin, eta inkisiziokoak gaztelaniaz.

Sinopsia wikipediatik: 1609. urteko Euskal Herrian, andre gazte talde bat basoan dago, eguneroko lanetatik atseden hartzeko jai bat ospatzea erabaki baitute; haien artean ari da Ana. Festa giroa bat-batean moztuko da, ordea, parte hartzaileen zoritxarrerako. Izan ere, barreen eta txantxen soinu alaiei soldaduen bortizkeriaren zarata gailenduko zaie. Gizon armatuek, elkarretaratzea bortxaz eten, eta emakumeak atxilotuko dituzte. Sorginkeria leporatuko diete parte hartzaileei, eta inkisizioaren esku utziko dituzte, epaituak izan daitezen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena