Aizan, neskatxa! Aizak , motel! Hikan aritu nahi? Hator Garesa!

Hika egin, euskaraz egan egiteko!
(Argiaren webgunetik hartutako irudia, Leioako umore azoka)

Zer moduz hago? Lagunen arteko gertutasuna adierazteko modu asko zegon/zegok, eta HIZKERA horietako bat dun/duk. Anima hadi eta parte hartu antolatu dugun HITANO ikastaroan!

Lau saio, martxoak 14, martxoak 21, apirilak 4 eta 11, ostiralak denak, 19’00etatik 21’00ak arte izanen ditunk Garesko euskaltegian. Prezio sinbolikoak: Euro bakarra 18 urtetik beherakoentzat zein langabetuentzat eta 7€ gainerakoentzat.

Hator! Hire zain egonen gaitunk! Zabaldu ezank!

hika ala zuberera
Karririki-ren webgunetik hartutako irudia

Ahotsak proiektutik hartutako bideoa: hitanoz nola aritzen?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena