Jakina denez Errigora ekimenak urteak daramatza urteak daramatza Nafarroa erdialde eta hegoaldeko ekoizleak eta kontsumitzaileak saretzen: euskara, tokiko produktuak, lan-baldintza eta ekoizteredu jasangarriak… izan ditu ardatz. Eta, horrekin batera, auzolanaren bidez aurreztutako kosteak diru-bilketa kanpaina erraldoi bilakatu dute euskara Euskal Herriko hegoaldean bultzatzeko.
Orain arte hiru lerro finantzatu dira, irakaskuntza eredu kooperatiboa eta publikoak, eta helduen euskalduntzea. Ekimenak baina, bazuen laugarren hanka bat, orain itxura hartzen hasi dena: AGERRALDIA, Nafarroa erdialde eta hegoaldeko euskaltzaleak isolamendutik atera, beraien artean saretu, indartu eta ahalduntzeko.
Hala, une honetan hamaika ekimen iragarri dituzte: txoko feministak, pilota partiduak, euskararen egunak, euskara planan enpresan, bertso-eskola… eta Gure Zirkua Lizarran. Ekitaldi hauek gertutik jarraitu nahi badituzu, eta sortuko diren berriak lehen eskutik atzeman, jo Agerraldiaren webgunera, besteak beste ekitaldien agenda eguneratua izanen duzue bertan.