• Cluedo jolasa: LH4-6

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Datorren ostiralean, apirilak 17, "Eta hamarrean plazan" jolas proposamenaren saio bikoitza dugu berriro ere: plaza-jolasak + Cluedo. Txikienek, ohi bezala, 18:10ean plaza-jolas librean arituko dira Dindaiaren begiraleekin. Joan den hileko proba arrakastatsuaren ondoren (motxilak egiteko tailerra) oraingoan Cluedo jolasa eginen dugu: LH 4, 5 eta 6. mailako haurrak detektibe bilakatuko dira.  Jolasak ordubete iraungo du, […]

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 17an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Lizarrako Eguna 2026

    Apirilak 24 eta 25 Lizarran. Ostiralean Foru Plazan eta larunbatean Santiago plazan.

  • Zinema: Maracuda

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 25ean 17:15ean eta 26an 17:00etan, Maracuda filma Los Llanos Kulturagunean. Adi, honako informazioa astebete lehenago begiratu baita Los Llanos Kulturaguneko webgunean eta inoiz izan dira gerora aldaketak. Sinopsia: Maracuda, tribu-buruzagi errespetatu baten semeak, aitaren itxaropenak betetzeko borrokan dihar-du. Baso misteriotsu batera sartzen da bere burua probatzeko eta Tinkekin topo egiten du, hegazti magiko estralurtar […]

  • Lizarran Kantuz

    Apirilaren 25ean, larunbatarekin, Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

  • Txokolipuinak: Jaione Urtasun

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 30ean, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.

  • Bizi sintetikoak: poesia eta musika elektronikoa

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 30ean 19:00etan Bizi sintetikoak emanaldia Bota Peñan. Iraupena: 45 min. Antolatzaileak: Garean eta Bota. Poesia egiteko modu bat. 'Bizi sintetikoak' errezital musikatua sortu zuten Leire Vargasek eta Jaime Nietok; apirilaren 30ean eginen dute emanaldia, Lizarran. Gizarteko gatazkez eta hierarkiez arituko dira, musikaren eta poesiaren bidez. BIZI SINTETIKOAK: Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan […]

  • Karlismoaren museoa: bisita gidatua

    Karlismoaren Museoa

    Bisita: maiatzaren 1ean 12:30ean. Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorrean egindako bisita. Doakoa. Kontsultatu lagundutako bisiten egutegia 2026 Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11

  • Liburu eta estanparen eguna

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Datorren maiatzaren 16an liburuaren eguna ospatuko da Lizarran, Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia, eta beste urteekin alderatuta berritasun batzuk izango ditu. Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin […]

  • Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    "Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak", maiatzak 6, asteazkena, 16:30- 18:00, Maria Vicuña Gazteriaren etxean. Hitzak zubiak dira beste pertsonekin konektatzen gaituztenak. Hitzengatik ez balitz, ezingo genuke berdin pentsatu, ezingo ginateke garen bezalakoak izan. Eta hitzen artean ere zubiak eraikitzen dira, euskaratik gaztelaniara esaterako. Halako bide egiten dute gure gaztetxoek haurtzarotik nerabezarora, eta alderantziz egingo bagenu? “Gure […]