• Familia antzezlana: Elara, bidaia bat izarretara

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 15ean, 18:00etan Los Llanos Kulturagunean, familia antzerkia: Elara, bidaia bat izarretan. Sarrerak 6 euroan online eta txarteldegian eskuragarri. Sinopsia: Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Galaxiak eta planetak zeharkatuz, bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian. Horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar […]

    6€
  • Korrika Remontibalen

    Remontival ikastetxea (Estella-Lizarra)

    Datorren ostiralean Korrika Remontivalen izanen da, 17:00etatik aurrera ikastetxeko jolastokian. Aurrena txokolatada, euro baten truke, ekarri zure edalontzia! eta baita pintxo-potea ere 3.5 euroren truke. Aldi berean tailerrak egonen dira, aurpegi eta harrien margoketa, Korrikaren txapak egiteko tailerra, pegatinak sortzekoa...

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 20an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Hitzaldia: Euskara Estellerrian

    Sugarra gaztetxea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 20an "Euskara Estellerrian" hitzaldia eginen da Sugarra gaztetxean eta 22an, aldiz, Korrika Egunean, arratsalde pasa Gaztetxean (ping-pong, dardoak eta jolasak, afaltzeko aukera...) eta kalejira gazte kilometrora.

  • Igandean Korrika Eguna Deierrin eta Gesalatzen

    Martxoaren 22an Korrika Eguna eginen dute Deierriko Ostatuan eta Muetzen. Deierriko Ostatuan 12:00etan Musikoak egonen dira eta jarrain bermut-kontzertua. Ondoren, haurrentzako (14:00) eta helduentzako (15:00) bazkraiak eta jarraian ipuin kontaketa musikatua 16:00etan. Amaitzeko, mus txapelketa 17:30ean. Gesalatzen, aldiz, 17:00 Horma-irudia eta pankarta marraztuko dira, bai eta jolasak, merendua eta musika ere. 19:00etan denok Korrikara eta […]

  • Ikuskizuna: Gora Musika!

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 22an, 17:00etan, Gora Musika ikuskizuna Los Llanos Kulturagunean. Kaixo lagunok! Hain ezagunak diren Oianek eta Urkok, haien ibilbide arrakastatsuagatik eta musika eta euskaren bidez haur eta familia askoren bizitza girotzeagaitik, oraingoan Korrontzi, erromeria bikaineko banda, Bixente Martinez, dantzari eta erraldoiekin, Gora Musika! izeneko bidaia berri hau abiatu dute, euskaraz eta musikaz inoiz baino gehiago […]

    15€
  • Korrika eguna Aiegin

    Martxoaren 22an Korrika Lizarraldera iritsiko da eta horrekin batera Aiegin egitarau ederra antolatu dute. Hala, 17:30ean Herri kirolak izanen dira, 18:00etan eskulanak (petoak eta lekukoak), 19:00etan Korrika Txikia, 19:30ean zuzeneko musika DJ Txemi Navarrorekin eta 19:45ean tortilla txapelketa. Azkenik, berotzeko, 20:00eta pintxopotea eta 21:47an Korrika iritsiko da. Antolatzaileek gonbita egiten dute 858 herri kilometroa eta […]

  • Gazte kilometroa eta arratsalde pasa

    Sugarra gaztetxea (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 20an "Euskara Estellerrian" hitzaldia eginen da Sugarra gaztetxean eta 22an, aldiz, Korrika Egunean, arratsalde pasa Gaztetxean (ping-pong, dardoak eta jolasak, afaltzeko aukera...) eta kalejira gazte kilometrora.

  • Korrika festa Abartzuzan

    Korrika Festa Abartzuzan, igandea, martxoak 22, Legartzia tabernan 19:00etatik aurrera pintxopotea eta txapa tailerra.

  • Txokolipuinak: Xabier Flamarique

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 26an, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.

    2€
  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Martxoaren 27an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Larunbatean Aberri Eguna, kultura eta ekitaldia Los Llanosen

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Lizarran martxoaren 28an, larunbatarekin, 11:45ean Aberri Eguna modu bateratuan ospatzeko, Euskal Herriko ideologia ezberdineko abertzale eta subiranistak bilduko dira ekitaldi batean. Txartelak 10 euroan online eta txarteldegian. “Gure egun nazionala ospatzera. Aberri Eguna ospatzera. Eta etorkizuna dugula ospatzera, gure herria beste subiranotasun fase batzuetara eraman nahi dugula, non herri honek bere burua erabat gobernatu ahal […]