• Garean Jai Alai: MUGI BOOGIE

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Garean Jai Alai programarekin amaitzeko, zer hoberik dantza eta musika baino. Asteartean, abuztuak 4, Santiago plazan  19:30ean, Mugi Boogie! Parranda berezi batekin dator Dj Nai, adin guztietako umeentzat. Ikuskizun parte-hartzailea, dantzak, jolasak, malabareak eta sorpresa pilo bat dituena. Baina hori ez da dena, oso Dj berezia bai dugu gaur gure artean: originala, apurtxo bat eroa […]

  • Emakumeen memoria historikoa: bisita gidatua

    EMAKUMEEN MEMORIA IBILBIDEKO BISITA GIDATUAK. Abiapuntua: Abartzuzatik Irantzu Monasteriora bidean Puyko ama birjinaren monumentuan. Hitzordua: Euskaraz uztailaren 24an eta abuztuaren 12an, goizeko 10:00etan. Erreserbak: 646 185 254–info@tierrasdeiranzu.com

  • Bisita gidatua: Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketa

    Karlismoaren Museoa

    Abuztuaren 23an, eguerdiko 12:00etan, doako bisita gidatua Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan: Irudikapenak. Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11

  • Bisita gidatua: Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketa

    Karlismoaren Museoa

    Abuztuaren 29an, eguerdiko 12:00etan, doako bisita gidatua Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan: Irudikapenak. Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11

  • Buruhandien tailerra Aiegin

    BURUHANDIEN TAILERRA EUSKARAZ! Zure buruhandia sortzen ikasi nahi duzu? Jarduera hau zuretzat da! Tailer dibertigarri bat proposatzen dizuegu, euskaraz, sormena askatzeko eta buruhandiak prestatzeko. Irailak 4, ostirala, 17:30etik 19:30era Errebote Plazan Plaza mugatuak. Izen-emateak abuztuaren 31ra arte: https://forms.gle/UHJUcDnjXLoVebTJA Garrantzitsua: 8 urtetik beherako haurrek heldu batek lagunduta joan behar dute. Animatu parte hartzera eta gozatu euskaraz […]

  • Mugarri ikuskizuna

    Irailaren 4an, ostiralarekin, Mugarri ikuskizuna Vianako San Pedro aurrietan 20:00etan. Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi […]

  • Bertso jaialdi handia Muetzen

    Irailaren 6ko igandean, Muetzen, Gesalazko kiroldegian, bertso jaialdi handia. Bertan izanen ditugu Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Joanes Ilarregi. Gai jartzaile, Maite Berriozabal. Saioa kiroldegiko pilotalekuan izanen da, 12:30ean, eta sarrera doan.

  • Zubiko bertsoak Garesen

    Irailaren 12an, larunbatarekin, bertso saio aparta 19:00etan Garesko zubian. Aimar Karrika izanen dugu gai-jartzaile, eta bertsolari lanetan Alaia Martin, Xabat Illarregi, Sarai Robles, Sustrai Colina eta