• Bertso jaialdi handia Muetzen

    Irailaren 6ko igandean, Muetzen, Gesalazko kiroldegian, bertso jaialdi handia. Bertan izanen ditugu Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Joanes Ilarregi. Gai jartzaile, Maite Berriozabal. Saioa kiroldegiko pilotalekuan izanen da, 12:30ean, eta sarrera doan.

  • Zubiko bertsoak Garesen

    Irailaren 12an, larunbatarekin, bertso saio aparta 19:00etan Garesko zubian. Aimar Karrika izanen dugu gai-jartzaile, eta bertsolari lanetan Alaia Martin, Xabat Illarregi, Sarai Robles, Sustrai Colina eta

  • Larrain dantza entsegu orokorra

    Larraiza dantzari talde historikoak 60 urte betetzen ditu aurten, eta ospatzeko irailaren 26rako egun handia prestatu dute. Horren aitzin, eta egunean bertan Larraizarekin dantzatu nahi baduzu, jota zaharra eta Larrain dantzaren entsegua eginen dute irailaren 19an 18:00etan Lizarra Ikastolako jolastokian. Parte hartu nahi duzu? Eman izena inprimaki honetan, jantzi zuri eta gorriz eta adierazi ondoko […]

  • Hizkuntza Eskolak A1 eta A2 Lizarra. Aurrematrikula irailaren 20ra arte.

    IHEO-k (Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak) euskara eskaintzen du Lizarran. Aurten, Hasiera Maila (A1) eta horren jarraipena (A2) eskainiko ditu BHI Lizarraldean. Dagoeneko eskuragarri dago 2026-2027 ikasturterako onarpen prozesuari buruzko informazio guztia. Baldintzak eta onarpen-prozedura LOTURA honetan kontsulta ditzakezu. Irakaslea Mkel Otxotorena Zabaleta da eta eskolak astearte eta ostegunetan emango dira. Bi ikasmaila aukeran: A1 maila […]

  • Ipuin-kontaketa: Hazirik gabe, bizitzarik ez

    Lizarrako liburutegia

    "Hazirik gabe, bizitzarik ez" ipuin-kontaketa Lizarrako liburutegiko haur aretoan. Lorkako Permakultura Elkarteak antolatuta, 7 urtetik gorako haurrentzat, irailaren 22an, asteartea, 18:30ean.

  • Euskararen eguna Oteitzan

    Irailaren 26an euskararen eguna eginen dute Oteitzan Egitaraua: Goizeko 11:00etatik 12:00etara dantzak eta hamaiketakoa, ondoren bertsoak (12:00-13:00), Zirku tailerra (12:30-14:00) eta Kantuz (13:00-14:30) Eguerdiko 15:00etan herri bazkaria eta ondoren musika taldea (17:00-18:45).

  • Larraizak 60 urte

    Larraiza dantzari talde historikoak 60 urte betetzen ditu aurten, eta ospatzeko irailaren 26rako egun handia prestatu dute. Egitaraua: 11:15 - Gaiterada 12:00 - Suziria, jota zaharra, erraldoiak 12:30 - Mendizaleari omenaldia eta eskerrak 12:45 - Larrain dantza Foru enparantzan 14:00 - Herri bazkaria Santiago enparantzan. Txartelak 20 euroan salgai Ino liburudendan, Katxetas jatetxean eta AEK […]

  • Bisita gidatua: Museo etnologikoa

    Irailaren 26an, 17:00etan, doako euskarazko bisita gidatua ‘Julio Caro Baroja’ Nafarroako Museo Etnologikora. Museoa Lizarrako Merkatondoa industriagunean dago, 13. zenbakian, 4. nabean. Deskribapena: Jarduera honetan, ‘Julio Caro Baroja’ Nafarroako Museo Etnologikoaren bilduma, instalazioak eta zerbitzuak ezagutzeko aukera egongo da. Informazio gehiago eta izen-emateak: 948 553 556 telefonoan (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30era) edo museo.etnologico.navarra@navarra.es posta elektronikoan.

  • Lizarran Kantuz

    Irailaren 26an 19:00etan Lizarran Kantuz Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

  • Txalaparta ikastaroa Lizarran: eman izena irailaren 30era arte

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    Urritik aurrera, asteazkenetan Maria Vicuña gazteriaren etxean txalaparta ikastaroa Hutsunekin eta Lizarrako txalaparta elkarteak antolatuta. Irailaren 14tik 30era izango da izen emate kanpaina. 100 euroren truke 10 saio izango dira. Lau talde daude, maila, adina eta ordutegiaren arabera: 17:00 - 17:55 TXIKIAK I (6 - 10 urte) 18:00 - 18:55 TXIKIAK II (10 - 16 […]