• Zinema: Evolution (igandea)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 14an eta 15ean, larunbatarekin, Evolution filma 17:05ean Los Llanos Kulturagunean. SINOPSIA; Substantzia estralurtar batek Zoe-ren eta bere maskota exotikoen DNA nahasten dituenean, erabateko abentura dibertigarria piztuko da: gizakiak animalia bihurtuko dira, animaliak gizaki, eta guztiek bat ein beharko dute mundua salbatzeko! https://youtu.be/vu-IrJLz9V0

    5.5€
  • Tabernaria antzerki laburra eta pintxopotea

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Oraingoan, euskarazko antzerki labur eta fresko batekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek: Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Mikel Martinezek interpretatua eta Patxo Telleriak idatzita eta zuzenduta. Otsailak 19, 19:00etan Bota Peñan. Tabernaria barneko eta kanpoko istorioak uztartzen dituen bakarrizketa da. Tabernariak bere bezeroak deitzen ditu garagardo perfektua nola botatzen den azaltzeko, baina, hitzak aurrera […]

    Doan
  • 30 urte euskara loratzen: abestiaren aurkezpena

    Remontival ikastetxea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 20an, ostiralarekin, "30 urte euskara loratzen" ekimenaren abestiaren aurkezpena. Remontival ikastetxeko karpan, 17:00etan kantaren aurkezpena zuzenean, 17:30ean pintxoak eta txokolatea eta 18:00etan euskaraokea. Oharra: euria eginez gero, areto nagusian izanen da ekitaldia.

  • Dokumentala: TRANSformatzen

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Otsailak 20, ostirala, Trans-formatzen dokumentala Sugarra gaztetxean 19:00etan. Dokumental honek transexualitatearen errealitatera gerturatzeko aukera paregabea ematen digu. Hainbat gai lantzen ditu: generoa, identitate sexuala, aniztasuna edo askatasuna, bertzeak bertze, eta horiek guztiak trans begiradatik ikusi eta ulertzeko erronka planteatzen du. Giza duintasuna eta dibertsitatea aldarrikatzen dituen dokumentala arras interesgarria izanen da guraso edota herritar ororendako […]

  • Festitibal Sugarra gaztetxean larunbatean

    Sugarra gaztetxea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 21ean, Larunbatarekin, Sugarra gaztetxean, 12:00etatik aurrera mahai ingurua, 13:00etan Maddirekin bermut-kontzertua eta 17:00etan kontzertuak eta saskien zozketa: Agua en Marte, Bolbora eta Zaunkaton (Melocotón Gigante eta Zaunka).

  • VII Bota Rock

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 21ean VII. Bota Rock Lizarrako Bota Peñan 21:30ean hasita. Sarrerak 10 edo 12 euroan Berri tabernan, Ino liburudendan, Iosebe ileapaindegian eta Ametsa tabernan. Taldeak: Ezpalak, The Capaces eta Delira

    10€
  • Ipuin kontaketa musikatua: Urtaroz urtaro (2 saio)

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    URTAROZ URTARO, ipuin-kontaketa musikatua otsailaren 24an. Bi saio: lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Adinak: 2022, 2023 eta 2024an jaiotako haurrak. Saio bakoitzean gehienez ere 12 familia. Txikiak ginenean baserrira joatea maite genuen. Bertan, amonaren laguntzaz, urtaro bakoitzaren sekretu eta protagonistak ezagutu genituen. Obra honek bertara garamatza, bidaia eder honetan hitzarekin jolasean ibiliko gara kantuaren, hitz-jolasen, […]

  • Txokolipuinak: Itsaso Etxeberria

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 26an, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.

    2€
  • Korrika Kulturala: patata tortilla lehiaketa eta Iratxe kontzertuan

    Herriko taberna (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 27an, Lizarrako Herriko tabernan, 20:15ean patata tortilla lehiaketa eta jarraian Iratxe kontzetuan. Sarrera librea edukiera bete arte, baina patata tortilla lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Lehiaketarako osagaiak: arrautzak, tipula eta patatak (osagaiak Herrikon jaso ahalko dira aurreko egunean). Izen ematea inprimaki honen bidez: https://forms.gle/zgyNhUdknaTY8jp39

  • Mendian Mintza: Ioarrera irteera

    Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako. 🗺️ Gaur nora? Oraingo honetan Ioarrera joango gara, Kodes mendilorreko punturik garaiena. Gainera, ezohiko bide batetik joanen gara. Igoera Peña Blanca (1.249), Pico Royo (1.321) eta Ioar tontorra (1.414), jaitsiera aldiz, Peña de los Cencerros ondotik […]

  • Zinema: Baba Yaga eta sorginkerien liburua (larunbata)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, larunbat eta igande 17:15ean, animazio filma Los Llanos Kulturagunean: Baba Yaga eta sorginkerien liburua. Iraupena: 101 min. Sinopsia: Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional […]

    5.5€
  • Lizarran Kantuz

    Otsailaren 28an, larunbatarekin, arratsaldeko 19:00etan, Lizarran Kantuz Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.