Atzo afari gaua izan genuen eskualdean. Izarbeibarren bi-astero bezala, mintza-afaria ospatu zuten bertako euskaltegiak antolatuta; eta argazkietan ikusi ahal den moduan giroa ezin hobea izan zen. Bestalde, Lizarrako euskaltegiko urte bukaerako afaria atzo izan zen ere eta 40/50 lagun inguru hurreratu ziren afaltzera. Giroa ere ezin hobea izan zen; berez, sator lanak egiten aritu zen informatzaileak adierazi zuen goizeko bostetan, dantza eta dantza hor utzi zituela diskotekara bidean. Giro aparta beraz bi afarietan, bejondeizuela!