Abian da Irakurri, Gozatu eta Oparitu 2017: irakurri euskaraz eta deskontu ederrak liburua erosteagatik!

IGO kanpaina

Aurreko urteetan bezala, GAREAN Euskaldunon Elkarteak Lizarrako Liburutegi eta liburu denden laguntza eta Udalaren babesarekin, IGO kanpaina (Irakurri, gozatu eta oparitu) martxan jarri du. Egitasmo honen helburuak hauexek dira:

Irakurzaletasuna sustatzea
Euskararen erabilera gozagarria bultzatzea
Euskaltzaleak Liburutegi publikoaren erabiltzaile bihurtzea
Euskarazko literatura ezagutaraztea
Euskarazko liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzea
Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea
Liburutegi publiko, liburu dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle klubak, kultur elkarteak…eta parte hartuko duten guztien arteko harreman eta elkarlana bultzatzea

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU, Liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburudendetan (CLARIN, INO eta IRRINTZI) liburuak %35 merkeago erosteko aukera eskaintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€-ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean.

IGO kanpaina martxoaren 20tik maiatzaren 31ra bitartean burutuko da.

Ekimen hau zuen interesekoa izango delakoan, asko eskertuko genuke zuen kide eta bazkideen artean zabalduko bazenute,
Euskara eta literatura, gozatu eta gozarazi!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena