Abenduak 12: “Ni eta nitarrak” eta meriendafaria

Abenduaren 12an, asteartea, Ni eta nitarrak bakarrizketa antzeztua izanen dugu Bota Peñan 19:00etan. Antzerkiaren jarraian meriendafaria eginen da eta horretarako aldez aurretik izena eman behar da honako galdetegian. Antzezlanaren sarrera librea da, baina meriendafarian izena emateko epea abenduaren 10a da, igandea.

Ni eta Nitarrak AEDk ekoitzi du, testua Maria Osesena da eta Iholdi Beristain dugu aktore.
Sinopsia: Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ongien eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain.

Maria Osesi elkarrizketa Berrian: «Erdipurdikoa da jende gehiena». Emakume gazte eta euskaldun baten dramak kontatu ditu ‘Ni eta nitarrak’ antzezlanean. Umorea eta esajerazioa baliatu ditu eguneroko bizimoduaren gordintasuna erakusteko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena