Igandean 20. Korrika igandean iritsiko da Iruñeara eta euskaltegitik autobusa antolatu dute Lizarratik joateko, goizeko 9etan abiatuko da bus geltokitik. Txartelak, 8 euroan (Korrika Laguntzaileentzat) edo 10 euroan (arrunta), salgai Etxeberria naturdendan, Ikastolan eta Lizarrako euskaltegian.
Korrika jaiak hiru gune nagusi izanen ditu: Labrit (bertso bazkari Alaia Martin, Miren Amurizarekin; eta ondoren Dantzaro), Antoniutti (Kontzertuak: Altxatu, Gatibu, Hibakusha, Maider, Sorkun, Trikidantz), Familia gunea Baratxurien plazan eta aduana txokoan (Puzgarriak, ludoteka, Zirikia Zirkus, Hodei Magoa, Dindaia tailerrak, Kiki, Koko eta Moko…) eta bestelakoak: Artisau azoka San Nikolas plazan, Errigora azoka San Frantzisko plazan, eta alde zaharrean jaia, kale animazioa, DJ Bull…
Korrika amaiera jaiko egitaraua (handiago ikusteko klikatu gainean):
Korrika amaieraren mapa, Iruñea (handiago ikusteko klikatu gainean):