Urriaren 23an hitzordu ederra dugu euskaltzaleok Lizarrako Koroatze Plazan, Euskaraz Bizi Nahi dut lasterketa herrikoen IV edizioa dugu. Hainbat berritasunen artean (lasterketa bakarra, euszunba saioa…) aurten kamiseta diseinu berria izanen dugu: haurrentzako kamiseta berdea eta gazte-helduentzako fuxia, neskak, eta urdina, mutilak.
Aurreko edizioan baino lehenago irekiko dugu salmenta postua aurten, 16:30etik aurrera Koroatze Plazan bertan. Ohikoa den bezala 10 euroan salduko dira (haurrena 7 euro baldin eta izena ematen dute lasterketan). Euskaraz Bizi Nahi dut banderolak ere izanen ditugu eskuragarri hiru euroan.




