Udal aldaketa, hizkuntza paisaia konparatzen: Antzinako Musikaren 44. eta 46. asteak Lizarran

Panela EuskarazPanela gaztelaniaz

Antzinako Musikaren Lizarrako 46. astea ospatuko da datorren irailaren hasieran. Albiste honetan berau iragartzeko erabili den karteleriari so egin nahi diogu. Azken urteetan agerikoa izan da euskal komunitatearekiko begirune eskasa adierazi dutela Antzinako Musikaren antolatzaileak (Nafarroako Gobernua) eta laguntzaileek (Lizarrako Udala, Lizarrako Merkatarien Elkartea eta Mikel Deuna eliza).

Horren erakusle erabili duten karteleria erabat erdalduna: gaztelania hutsez azken urteetan bederen. Ikusi bestela Antzinako Musikaren 44. astearen hizkuntza paisaia eta ondoren alderatu albiste honetan topatuko duzuen karteleriarekin.

Aurten ere bide beretik zihoan baina azken orduan hainbat ekarpen egin ahal izan zaizkio euskararen presentzia bermatzeko. Udal berriak egin duen erlojuaren kontrako lasterketaren adibide, ondoko bi irudiak. Kartel bera dira Astea iragarriz, bata elebiz (Lizarran topatua) eta bestea gaztelaniaz (Abartzuzan topatua). Agerikoa da materiala gaztelaniaz prest zegoela eta azken orduan kartel sorta berria egin dela elebiz.

Kartel bera, bi hizkuntza:
erlojuaren kontrako lasterketa elebitasuna bermatzeko

Elebizgaztelaniaz

Azken ordukoa da ere eskuorriei topatu zaien soluzioa. Gaztelania hutsez diseinatua, diseinu berria egitea garesti ateratzen zen, hortaz eta nahiz eta Euskararen Ordenantzak dioen euskarri berean behar dutela, azkenean eskuorri berri bat egitea erabaki da, euskaraz. Bi euskarritan beraz. Hirugarren eskuorri bat ere bada, dantza tailer batzuk, itzuli gabe azken hau. Ohitura zaharrak gainditzeko lanen azken orduko ajeak.

Eskuorriak, gaztelaniaz bi, aparteko euskarrian euskaraz azken orduan.

Eskuorriak 2eskuorriak 1

Kalean jarritako oholetan ere elebitasuna bermatzera garaiz iritsi da.
(Oharra: argazkiak handiago ikusteko, klikatu gainean)

ohol1ohol2ohol3

ohol4ohol5ohol6

Gauza bera kalean jarritako pankartan:
pankarta

Zaila da urtetan (kasu honetan 46 urtetan, 46. astea baita) sortutako inertziak gainditzea eta euskaldunei esparru berriak eskaintzea, baina urratsez urrats euskal komunitatearen ikusgarritasuna zabalduz doa Lizarran. Horrelako fruituak jasotzeko gakoak: pazientzia baina adi izan; irmotasuna helburuetan baina malgutasuna bidean; eta, ezinbertzez, ekinaren ekinez aritu, behin eta berriz errepikatu behar bada ere, ohitura berriak sortuz euskaldunok eremu eta presentzia berriak irabazteko.

Erkatu bestela orain bi urteko pankartarekin:
(Klikatu hemen ikusteko Antzinako Musikaren 44. astearen hizkuntza paisaia)
hain zaila al zen, hain gogorra, euskaldunoi existitzen garela aitortzea?

44. asteko pankarta

Aurreko artikuluaMintzakide dinamizatzaile berria Lizarraldea eta Izarbeibarren: Garesko Ane
Hurrengo artikuluaEuskara ikasle eta udalekuetarako diru laguntza deialdiak: Lizarra, Gares, Bilatorta, Deierri, Abartzuza…