Lizarrako jaiak ate joka ditugu eta egitarau ezberdinak aurkeztu ditugu jada, besteak beste Txosnak eta Kotarro aldizkariarena. Gaurkoan Bota Peñaren egitaraua eskaintzen dugu, gogoratu Santiago Plazan izanen dela aurten Botaren txosna eta honen egitaraua Ikastola eta Garean euskara elkartearenarekin bateragarria izanen dela (biek ala biek Santiago plazan dute hainbat ekitaldi ere). Egitarauan, besteak beste, ondokoa eskaintzen du Botak:
Uztailak 31, ortzirala
13:30 Bermuta La Botaren Txosnan, Santiago plazan.
15.00 Herri-bazkaria Santiago plazan (txartelak lokalean aurrez erosi).Abuztuak 1, larunbata
13:00 Bermuta La Botaren txosnan.Abuztuak 2, igandea
13:00 BERTSO-BERMUTA Julen Zulaika eta Felipe Zelaieta bertsolariekin. Santiago plazan.Abuztuak 4, asteartea
14:30 Herri-bazkaria lokalean (bazkide eguna) (txartelak lokalean aurrez erosi)Abuztuak 5, asteazkena
12.30 HERRI KIROLAK erakustaldia Foru enparantzan.
18.00 Gazteentzako eta horren gazteak ez direnentzako Ur-zezena Santiago plazan.
00.00 Kontzertua Santiago Plazan: La Mala Pékora eta IngravitöAbuztuak 6, osteguna
22:00 Jaien amaierako afaria Santiago plazan (galde ezazu gure lokalean).
Ator txuri berdea
nork ez du ezagun
antzinatik La Bota
Peñan pila lagun
jaietaz gain gehiago
nahi dugu gaur egun
urte osoan zehar
egon eta jardun
lokal berria egin
ta lortu dezagun (Ber)Ilusioz ta gogoz
gaude ze arraio!
Ez ginen itzalita
bizitzeko jaioKrisi ekonomiko
sozio-kulturala
bakoitzak egiten du
bere egin ahala
baina Lizarra dago
tristea bezala
La Bota izan leike
hortan printzipala
kultur gune izaten
jarraitu dezala (Ber)Ilusioz ta gogoz
gaude ze arraio!
Ez ginen itzalita
bizitzeko jaio
Eta hemen “Ilusioz ta gogoz”-en sortzaileak:
Iñaki Ainzua; musikaren egilea eta bateria
Paula Rifaterra; ahotsa
Pantxo Coiro; ahotsak saxo eta kitarra
Julen Arbizu, trompeta
Iker Txasko; panderoa
Andres Jimenez; grabaketa
Mikel Pinillos; hitzak.





