
Ines Bengoaren webgunetik hartutako irudia: banderen hizkuntza
Jardueraren oinarria da Iruñeko blokeoan Mariano Balesta detalleko komandanteak asmatu zuen bandera-hizkuntza, San Saturninoko dorreko zelatariaren eta hiriko garnizoiaren arteko komunikaziorako erabili zena.
Banderen hizkuntza: uztailaren 18an (larunbata) izanen da, 17:30ean, euskaraz. Inés Bengoa animatzaileak antzeztuko du 5-11 urteko haurrentzat prestatua dagoen lan hau.
Saiora etortzeko ez da aldez aurretik izena eman behar. Ikusleen taldea jendea iritsi ahala osatuko da, aretoa bete arte. Eskertuko genuke etortzen diren haurrekin batera pertsona heldu bat etorriko balitz. Zalantzarik izanez gero, deitu 948552111 telefonora, edo sartu gure web orrian: www.museodelcarlismo.navarra.es



