Jaiak musutruk Garesen eta Lizarran

Jaiak musutruk
(Argazkia Garesko Auzalanetik hartua)

Gares zein Lizarrako euskaltegiei esker aurten ere jaiak musutruk izan ditzakezu. Euro baten truke “Jaiak musutruk” saria jaso dezakezu: poteak, gosariak, pintxoak, bazkariak, jai-arropa, afariak, pilota partidurako txartelak, diskoteka, ile mozketa, asteburu pasa landetxe batean… eta AEK-ko matrikula bat doan!

Opari ezin hobea lagunekin partekatzeko. Hartu agudo txartelak, Lizarran uztailaren 15ean eginen da zozketa COPE irratian (zenbaki sariduna euskaltegiko ohar-oholan jarriko da), behar izanez gero bigarren zozketa eginen litzateke uztailaren 22an. Garesen aurretik eginen dute zozketa.

Aurreko artikuluaGaresen ibaietan jolasean larunbatean Tortotxikiren eskutik: jaitsiera, piraguak, merendola…
Hurrengo artikuluaBideoklipa: Bizi eta Ikasi bigarren CDan Akort taldea Gorka Urbizurekin