Lizarrako jaietan, txosnak: uztailaren 30etik abuztuaren 6ra

Txosnak 2015 Lizarra

Lizarrako jaietarako Hilabete eta egun gutxi falta den honetan Lizarrako txosnen antolatzaileek aurreneko kartel bat argitaratu dute. Bertan joko duten hainbat talde ageri zaizkigu: Governors, Bide Bakarra, Raperos de Emaus, Prest!, Las Skabras, Ezen Balea, Arima, Neue Buruben, Zorionak Kaioletan…

Txosnen egitarauan ostegunetik larunbaterako kontzertuek toki nabarmena hartzen badute ere, ez dira inolaz ere txosnagunean antolatuko diren ekintza bakarrak. Adin eta gustu guztiendako jarduerak izanen ditugu, besteak beste: Bazkari herrikoia, bertsolariak, zirko tailerra, rokodromoa, pintxopotea, kalejira, ekitaldia, haurrentzako jolasak, Irrien Lagunak, DJak…

Lizarrako jaiak

Aurreko artikuluaEuskararen eguna larunbatean Andosillan, egitaraua
Hurrengo artikulua“Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut” II. CDaren bideoklipa: Los Suaveseko Yosi, Nonahirekin