
Lizarrako Karlismoaren museoak ondoko bi jardueretara gonbidatu gaitu: larunbata honetako bisita gidatua eta urriaren 25eko haurrentzako ipuin saiora:
Karlismoaren Museoak euskarazko bisitaldi gidatua prestatu du urriaren 4an, larunbata, bere erakusketa iraunkorra ikusi nahi dutenentzat, 16:30ean.
Bestalde urriaren 25ean, larunbata, 17:30ean, Karlismoaren Museoak antolatzen duen ipuin-kontaketa saio bat izanen da. “Historiarekin konprometituak. Dohaintzak eta gordailuak Karlismoaren Museoan” aldi baterako erakusketa berria dela-eta antolatzen da. “Aitatxi-amatxien kutxa” da ipuinaren izenburua, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako egokia da. Gehienez ere 40 lagun elkartu ahalko dira (gurasoak eta haurrak, denak barne). Saiora etortzeko ez da aldez aurretik erreserbatu behar. Taldeak jendea iritsi ahala osatuko dira. Euskaraz eginen da eta dohainik izanen da.



