Mintza-plana: Girones gatzagetara bisita + askaria ostegunean

Gatzagetara bisita

Ostegun honetan, ekainak 19, bisita gidatua eskainiko digu Andonik Jaitzeko gatzagetan. Bisita 17:00etan abiatuko da gatzaga ondoko aparkalekutik baina aurretik, eta kotxeak antolatzeko, Lizarran zein Garesen 16:30 aldera geratuko gara. Momentuz 15 lagun animatu gara (Garesetik 7 eta Lizarratik 8), haietatik 6 haurrak dira.

Girones familiaren gatzagetan eginen dugun ibilalditxoak 1:15-1:30h inguru iraunen du. Paseo lasaia izanen da eta ondokoak eramatea gomendatzen da: eguzkirako krema zein txanoa eta oinak lehortzeko toallatxoa. Bisita 3€tan izanen da helduentzat eta doan haurrentzat eta, bukatutakoan askaritxoa eginen dugu herriko frontoian. Askaria antolatzeko joanen garenon artean zerbait eramanen dugu: edaria (bertan iturri bat dago), enbutidoak, ogia, patatak… Animatu! Arratsalde ederra igaroko dugu eta!

Aurreko artikuluaLarraiza dantza-taldea Bearinen. Emanaldiaren bideotxoa
Hurrengo artikuluaGure Esku Dago, Lizarraldeko kilometroa ikusgai antolakuntzak grabatuta.