Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta aurten ere Antzerkia Eskolan ekitaldia izanen dugu. Euskaraz ikasten duten haurrek (Lehen Hezkuntza 1-5 mailak) ostegun honetan Borobil Teatroa konpainiak eskainitako On Egin! antzezlanaz gozatu ahalko dute. Los Llanos Aisialdi gunean, maiatzak 8 osteguna, 15:00etan.
On Egin! emanaldian Hansel eta Grettel ipuinaren bertsio gustagarria proposatzen digute: “Duela urte batzuk norbaitek munduko errezeta liburu guztiak lapurtu zituen eta orain inork ezin du sukaldatu. Jendeak geroztik zabaldu diren milaka Amonioburguersetako hanburgesak jaten ditu bakarrik.”
On Egin! antzezlanaren minutu bateko laburpena:





