
(Iguzkitzara mintza-txangoa)
Larunbata honetan, maiatzak 10 betetzen dituenean, mintza-txangoa eginen dugu Iguzkitza aldera. Apirilean mintzakide familiekin asteazken batean egin genuen txangoa oraingoan asteburuan errepikatuko dugu. Aurrekoan ez bezala honako honetan kotxean beharrean oinez edota txirrindulaz joanen gara Iguzkitzara. Txangoa animatzen den edonori zabalik dago, baldintza bakarra nola hala bada ere euskaraz komunikatzeko gai izatea da. Izena emateko bidali e-posta lizarbeibarmintza@gmail.com-era edo deitu 672 050 155 telefonora.
Plana, 2014/05/10:
|
-15:00etan Lizarrako Los Llanos parkeko pasarelan (Nafarroa Oinez pasarela). Bi talde eginen dugu: batzuek oinez (1:15/1:30h Iguzkitzaraino) eta bertzeok txirrindulaz. Aukeratu gustukoen duzun “ibilgailua”!
-16:30 aldera Iguzkitza baino lehen dagoen leize-zulora bisita eginen dugu (ikusi mapa) -Bisita eta gero Iguzkitza aldera joanen gara hango jauregia bisitatzeko eta askaria hartuko dugu berton. -Afaltzeko Lizarran bueltan. |
Txangoaren inguruko informazio gehiago albiste honetan eta honetan; hemen berriz leize-zuloa bisitatzen apirileko txangoan:
Apirileko bisitaren bideo laburra:



