
(Asteazkenen honetan, apirilak 30, Lizarran euskarazko bi jarduera izanen ditugu)
Etxeko txikiendako, Patrizia Eneritz izanen dugu Txokolipuinetan. Bota Elkartean 18:00etan, ohi bezala hilabeteko azken asteazkenean, ipuin saio ederraz eta txokolate-ogiaz gozatu ahalko dute haurrek ordu betean irauten duen saioan.
Arratsaldeko 19:30ean aldiz, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean, Julian Iantzi izanen dugu gure artean ondoko gaiaren inguruan aritzeko: “Garbi dago euskararen ezagutza handitu egin dela baina, tamalez, ez erabilpena. Adibide hau gazteen artean ikus dezakegu… Euskara eskolarekin lotzen dute bakarrik… Beraz, egoera aldatzeko zerbait egin behar da. Nik, pertsonai publikoa izateak ematen didan posiziotik, euskarak duen garrantziaz kontzientziatzeko hitzaldiak ematen ditut“.



