(Arratsalde pasaren bideoa kalitate onean, kalitate eskasagoan beherago duzue)
Joan den asteazkenean, apirilak 9 zituenean, arratsalde pasa egin genuen Lizarraldeko hainbat Mintzakide familiarekin. Orotara 15 lagun elkartu ginen (6 haur eta 9 heldu) eta ederki pasatu genuen. Aurrena Iguzkitza ondoko leize-zulo ikusgarria bisitatu genuen honen inguruko azalpenak jaso ondoren (ingurune geologikoaz, bertako mikro-klimaz eta zuloaren istorioez aritu ginen). Zuloaren ahoak 15x25m ditu eta 64m sakon da. Ondotik, egarriari eta goseari aurre egiteko Mintzakideek prestaturiko askari ederra hartu genuen Iguzkitzako Belatz-Medrano jauregiaren ondoan.
Komiki eta irudi ederrez lagunduta eskualdeko historia kontatu genuen (Nafarroako Konkistari zegokiona nagusiki) eta ondotik haurrekin ezkutaketan eta beste aritu ginen. Azkenean nekaturik baina gustura, 19:30ak aldera abiatu ginen etxera eta hiru ordu eman genituen euskaraz giro ederrean. Argazki galeria osoa ikusteko hemen klikatu.
Mintzakide talde bat leize-zulora kontuz hurbiltzen (zuloaren ahoak 15x25m zabal eta 64m sakon ditu):









