Lizarra Ikastolaren ‘Tic-Tac’ egitasmoak Nafarroa ordezkatuko du

Lizarra ikastola
(Lizarra Ikastolako lau arduradun. Diario de Noticiaseko argazkia)

2010etik TIC-TAC programa ezarria dauka Lizarra Ikastolak. Bertan ikasleen gaitasunak lantzeko helburua jorratzen dute eta, aldi berean hauen lana jendarteratu. Proiektuak eskolako 630 ikasleei planteatzen zaizkie, Haur Hezkuntzatik hasita DBHra Lehen Hezkuntzatik pasatuz. Adin bakoitzak badu bere mailarako egokitutako betebeharra.

Besteren artean DBH 2. mailako ikasleek Lizarrako gida turistikoa burutu behar dute haien adineko beste haurrengan pentsatuz. Horretarako sormena, teknologia berriak, testuak eta tokiak ezagutzea ezinbestekoa dute. Gidak amaitutakoan Lizarra bisitatuko duten beste ikastolen esku uzten dira eta turismo bulegoan uzten dira. Hau da, jendartean eragin zuzena duten proiektuak dira.

Txikienei berriz gainditu beharreko arazo bat proposatzen zaie. Kasu honetan, ikasleek beraiek ikastetxean ahazten duten arroparekin zer egin erabaki behar dute. Horrela, eta erabakia izanik arroparik ez dutenei eskaintzea, lehenik eta behin eskolari baimena eskatzen diote, zuzendaritzara doaz galdetzera, ondotik arropa sailkatu eta kutxatan gordetzen da. Azkenik arropa hori Caritasek edo Emauseko Trapuketariek ikastetxetik nola jasotzen duten ikusten dute.

natur zientziak
(natur zientzietako laborategian)

Nafarroako Eskola Kontseiluak proiektu hau aukeratu du Nafarroako eskolak ordezkatzeko Estatuko Eskola Kontseiluaren aurrean. bertan aurkeztutako 17 proiektuetatik lau onenak aukeratuko dira egun gutxi batzuk barru. Proiektua aukeratzeko zergatiaz galdetuta: egitasmo berritzailea, eraginkorra, jasangarria eta errepikagarria delako. Zorte on sariketan!

Jatorriko albistea ikusteko, jo Diario de Noticiasera.

Aurreko artikuluaBizipoza emanaldia: datorren asteazkenean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lizarran
Hurrengo artikuluaGaresen Euskara-Kultur zikloa eta Ipuin Txokoa 2014