Lizarra Ikastolak bi sari jaso ditu proiektu berritzaileetan

Lizarra Ikastola
(Lizarra Ikastolako jantokia)

Lizarra Ikastolak bi sari berri jaso ditu azkenaldian. Sariak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak 2013-2014 ikasturterako egitasmo berritzaileentzako deialdian eskuratu dira hain zuzen ere. Saritutako proiektuak DBH-3 mailako Fighting hunger worldwide, elikaduraren inguruan, eta Haur Hezkuntzako 1 mailako ikasleen Zer egin ikasleek eskolan ahazten duten arroparekin? egitasmoak izan dira. Zuzendariaren hitzetan, egitasmo hauen oinarrian dago “autonomia, ikasleriaren sormena egoera bati aurre egiteko eta honen ekimena. Irakasleak ia ez du parte hartzen“.

Informazio zabalagoa Diario de Noticiasen (gaztelaniaz) eta Ikastolako webgunean.

Aurreko artikuluaManifestua eta hitzorduak. Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimena.
Hurrengo artikuluaBai Euskarari Ziurtagiria Lizarran zabaldu da. Hamar dira jada.