Zorionez eskualdeko euskal komunitatea biziegia da behar bezala jarraitzeko blogean

Euskarak 365 egun
Horrelako asteburuekin, norberak beretik emanez,
errazago dugu euskarak 365 egun izatea.

Eta hala da ostegunetik eta igandea bitarte hitzordu anitz izan ditugulako gurean. Ostegunean bertan Garesen Sonia Otxoa izan genuen Sahararen inguruko mintzaldia ematen. Hogeita hamar lagun inguru bertaratu ziren eta hemen duzue Errobi euskaltegiak eginiko kronikatxoa. Ordu berean baina Lizarran oraingoan, Nerea Elustondok maisuki kontatu zigun Bertsolaritzaren historian emakumeek izandako tokia. Geure arreta bereganatuta zuela, azkenean egun bertsolaritzan genero lan taldearen lanaren berri izan genuen.

Ostiralean aldiz, Ainhoaren hitzak hona ekartzea onena: “Mintzafari bikaina atzokoa. 18 lagun bildu ginen atzo Utergako elkartean. Aurpegi berriak oraingo hontan eta betiko giro ona. Hurrengoa … azaroaren 39an,Garesen! kar, kar kar. Barkatu, 29an La Txapa elkartean“. Larunbata eguerdian aldiz Garesen berriro, euskararen inguruko bilakaeraren hausnarketa egiteko parada izan genuen 20 lagunetik gora; diagnostiko komuna eta etorkizunari begirako erronkak izan genituen ardatz. Arratsaldean Kamishibai emanaldia Karlismoaren museoan eta Lodosan bertso plaza. Azkenik, gauean Ruper Ordorikaren eskutik opari goxoa jazo genuen Berrotzako Iturriagan, kontzertu ederra herriko gaztetxean. Argazki eta bideoak ikusteko, jarraitu irakurtzen.

SaharaSahara
(“Sahara gure bihotzean”, argazkiak: Gares Euskaraz)

Saharalan-taldeak
(“Sahara gure bihotzean” eta “euskara komunitateaz hausnartzen”,
argazkiak: Gares Euskaraz)

Nerea Elustondo LizarranEuskarak 365 egun
(Bertsolaritza, feminismoa eta euskarak 365 egun ekimena)

Utergako mintza-afariaRuper Iturriagan
(Utergako Mintza-afaria -argazkia: Izarbeibarko AEK– eta Ruper Ordorika Iturriagan)

Ruper Ordorika Iturriagako gaztetxean:

Aurreko artikuluaBideoko hauek al dira D ereduko “gaizkileak”?
Hurrengo artikuluaLizarraldeko eta Izarbeibarko azaroaren 18tik abenduaren 1erako euskal agenda