Bideoko hauek al dira D ereduko “gaizkileak”?

(aurten Lizarrako Remontival eskolako D ereduko irakasle eta langileek eginiko bideoa)

Bideoko hauek al dira D ereduko “gaizkileak“? Hala ematen dute aditzera gaur Nafarroako egunkari salduenean argitaraturiko artikulu biak Nafarroako euskarazko murgiltze eredua lohitzen duenean: “Guardia Civil-ak Barne Ministeritzari ohartarazten dio Ezker Abertzaleak hezkuntza kontrolatu nahi duela” eta “Irakasle kondenatuak” (ez, zalantzaren aurrean, artikuluok gaztelaniaz daude, izenburuak itzuli egin ditut). Aurten Lizarrako Remontival eskolako D ereduko irakasle eta langileek eginiko bideoa ikusita, dardarka izan beharko genuke gure haurrak haien esku uztean.

Ezinezkoa da ez sumintzea gure herrietan euskara zabaltzeko gainditu behar diren zailtasunekin zeinen merke ateratzen zaien batzuei langile nekaezin hauen lan eta izen ona lohitzea. Barrenak altzairuzkoak behar dira ez hustutzeko holakoak irakurtzean. Ez, ezin naiz finagoa izan, idatz dezatela beste batzuek neurritasunetik, hoztasunetik eta ditxosozko zeharkakotasunetik.

Honela nahi dute euskara Nafarroan, erabat lokaztuta:
Honela nahi dute euskara Nafarroan
(Ordiziako Hitzatik hartutako argazkia)

Aurreko artikuluaKamishibai saioa Karlismoaren museoan Lizarran larunbatean
Hurrengo artikuluaZorionez eskualdeko euskal komunitatea biziegia da behar bezala jarraitzeko blogean