Kamishibai saioa Karlismoaren museoan Lizarran larunbatean

Berunezko soldadutxoak
(“Berunezko soldaduak. Miniatura militarra karlistaldietan” erakusketa Karlismoaren museoan)

Azken orduko jarduera bat helarazi digute gaur. Horrela, azaroak 16, larunbata (bihar) euskarazko Kamishibai saioa izanen dugu 17:30ean Lizarrako Karlismoaren museoan. Kamishibaia ipuinak modu dramatizatuan kontatzean oinarritutako teknika japoniarra dugu. Saioa 2 urtetik aitzinako haurrentzat gomendatua da eta ipuinetako bat Berunezko soldadutxoa dugu. Kamishibaiaren Lagunen Elkarteko kideek eginen dituzte (bloga gaztelaniaz dute). Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Jendea etorri ahala joanen da taldea osatzen, etorrera ordena errespetatuz, ezarritako kopurura iritsi arte. Jarduera doakoa izanen da.

Ipuin emanaldi hau “Berunezko soldaduak. Miniatura militarra karlistaldietan” aldi baterako erakusketaren osagarri antolatu dute, gogoratu erakusketa abenduaren 8an amaituko dela. Hortaz, aste gutxi batzuk besterik ez ditugu berataz gozatzeko.

Aurreko artikuluaRuper Ordorika larunbatean Iturriagan
Hurrengo artikuluaBideoko hauek al dira D ereduko “gaizkileak”?