ERRIGORA egitasmoak Nafarroako hegoaldeko nekazaritza sustatzea du helburu. Aldi berean, “eremu ez euskaldunean” sortzen diren euskararen aldeko mugimenduak eta ekimenak ekonomikoki elikatu nahi ditu. Dena auzolanean oinarrituta. Horrela, “NAFAR HEGOALDEKO UZTA, EUSKARARI PUZKA” kanpaina jaio zen, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanari esker.
50 euroko ekarpenarekin, Nafarroako hegoaldeko ekoizpenez osatutako saskia eskuratuko duzu. Produktu horiek dendetan luketen prezioan erosiko zenuke baina balio gehigarri batekin; lagun anitzen ahaleginari esker, prezioaren %25a euskarari emanen zaio. Zehazki, aurten lagunduko diren egitasmoak ondoko hauek ditugu: Lodosako Ikastola, “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimena eta Erriberako helduen euskalduntzea sustatzera. Saskia tokiko euskaltegietan eska daiteke, Lizarran kasu, azaroaren 14a bitarte. Euskaltegian bertan jasoko duzu saskia. Emaiozu atsegin Errigora proiektuari, orrialde horretan informazio gehiago eskuratuko duzu gainera.



