Blogaren balorazioa, 10 hila bete ditugu

Euskaraz bizi nahi dut

Joan den irailetik martxan dugu blog hau eta garaia da honen emaitzen balorazio txiki bat egiteko. Hamar hila bete diren honetan 226 albiste plazaratu ditugu berton, hau da, hilean 22 albiste baino gehiago. Uda partean baina, eta iraila bitarte, bloga oporretan izanen da.

Lizarbeibar bloga martxan jarri genuenean eta ikusita interneten gabiltzanok aldi berean hainbat hedabide erabiltzen ditugula, blogaren inguruan bertze hiru komunikazio bide sortu genituen: e-posta (batipat bi astelehenetan behin euskal agenda zabaltzeko eta harpidetutako lagunentzako), facebooka (179 atsegite 10 hilabetean) eta twitterra (96 jarraitzaile 10 hilabetean). Orain artean bloga ez diren bertze hedabideak honen osagarri izan badira ere argi dago kudeaketa berezitua beharko luketela, momentuz baina, lan karga dela eta, blogaren informazioa zabaltzeko bertzerik ez dira erabili.

lizarbeibarHasiera hasieratik lau ardatzen gainean eraiki da Lizarbeibar: (1)eskualdeko iragarpenak eta albisteak ematea (Lizarraldea eta Izarbeibar),(2)berezko informazio jarioa esanguratsua izatea, (3)iragartzen diren jarduerak euskaraz egin ahal izatea eta, jakina, (4)informazio ematea euskara hutsez izatea. Baldintza hauekin eta lehen aipatu hedabide osagarriak erabilita, abendutik ekainera 5.286 bisitari (755 bisitari/hilean) eta irailetik ekainera 17.712 bisita (1.771 bisita/hilean).

Bisiten jatorriaren aldetik, gehientsuenak facebook-etik iritsi dira, 4.197 hain zuzen ere; eta bilatzaileetatik ere mordoxka bat, 2.083. Esanguratsuak izan dira ere e-posta zerbitzarietatik etorriak, 519 bisita, eta twitter kontutik beste 359. Albisterik bisitatuenak ondokoak izan ditugu:

Korrika 18
Korrika 18 hasiera Andoainen, lanak Lizarraldean, eskualdeko argazkiak eta bideoak: 2013/03/14, 2013/03/15, 2013/03/16, 2013/03/17, 2013/03/19, 2013/03/19 bis eta 2013/03/21. Denen artean 2.029 bisita izan dituzte.

Sortzen Jaia
Villatuertako Sortzen jaiaren zergatia, egitaraua, Mintzodromoa, argazkiak: 2013/03/28, 2013/04/14, 2013/04/19 eta 2013/04/21. Denen artean 757 bisita izan dituzte.

Errobi barnetegia
Errobi eta Beinat Etxepare AEK euskaltegietako asteburuko barnetegiak: 2013/02/25, 2013/05/02 eta 2013/05/31. Hiruren artean 346 bisita.

.
-Arrakasta izan duten beste albiste batzuk ditugu iraileko Euskaraz Bizi Nahi dut lasterketen argazki galeria eta 2012/13ko Mintzakide taldeen bideo/argazkiak.

Euskaraz Bizi Nahi Dut

Bertzerik gabe, uda ona pasa dezazuen opa dizuet eta, datorren irailetik aurrera elkar irakurriko dugulakoan, hurren arte!

Aurreko artikuluaLizarran Kantuz, larunbata honetan 20:00etan Baxe Nafarroa kaletik eta argazki galeria
Hurrengo artikuluaGaresko jaietan ere, euskaraz egiteko aukerak