Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Solaskide programa diru faltagatik. Programa honetan urterik urte BHI Lizarraldean A eta D ereduko 100 ikasle inguru izan ditugu onuradun; hauek, herriko euskaltegiko irakasleekin urtean hainbat saiotan euskararen ahozko gaitasuna lantzen zuten. DBH 3. eta 4. eta Batxilergoko aurreneko mailako ikasle horiek era gozagarrian euskararen ezagutza ez ezik hizkuntza honen erabileran lantzen zuten. Orain baina, Nafarroako Gobernuko erabakiaren ondorioz azken urteotan egin den lana eten egin da eta Nafarroa osoko solaskide taldeak bertan behera geratu dira.
Kontraste ederra argazkian, institutu eraiki berria, handia, zabala eraikin ikusgarria … baina grisa eta hutsa, jolastoki isila. Non ditugu bada lehentasunak? Informazio gehiago Nafarroako Hitzan.



