Mintzakide espeleologia taldea; ausarten argazki galeria!

Mintzakide guraso taldeak

Gaur, 2013ko maiatzaren 8an, Lizarrako Ikastola eta Remontibal eskolako guraso taldeetako hainbat ordezkari animatu zaizkigu, bertze hiru mintzakiderekin batera, Longinos kobazuloa ezagutzera. Hemeretzi lagun aritu gara gaur leize-zulo honen zirrikituak zeharkatzen, arriskuak gainditzen eta misterioak argitzen. Hamar haurrek gainera primeran pasatu dutelakoan nago. Azalpen labur baten ondotik kobazuloaren izaera, bitxikeriak eta mitologia arakatuz (Lizarrako buruhandien jatorria ezagutu dugu!), bi txandatan sartu gara (joan den astelehenean bertze hiru mintzakide sartu ziren ere).

Lokaztuta baina pozik, igeltsu kristal argitsuak, lurrazpiko laku eta errekak, ibaiak utzitako meandroak … ikusita, ondotik askaritxo ederra egin dugu; haurrek, energia agortu ez eta baloi bat eskutan/oinetan, sekulako partidetan jolastu dira. Azkenean soka saltoan, soka sugean eta sokatira aritu gara eguraldi ederrean, lau tanta bertzerik ez dizkigu egin eta. Jarduera honen argazki galeria txikia ikusi nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.

Lurrazpian barna, ausartentzako bakarrik

lurrazpian 1Lurrazpian 2

Mintza-espeleologia taldea

Espeleologia taldeaespeleologia taldea 2

Erakutsi ipurdi lokaztu horiek!!! eta Sokatira, ohartu tranpatiaz!

Ipurdi lokaztuakSoka tira

Energiak berreskuratzeko, askari goxoa
askari goxoa
Aurreko artikuluaGaurko “Sahara gure bihotzean” mintzaldia atzeratu egin da
Hurrengo artikuluaOlaia Santxez lizarratarra Berria egunkarian: “Mexikoko iparraldea erakusten duten baino okerrago dago”