Ostegunean “Euskaltzaletasunaren hariak Lizarran, gazteen artean” hitzaldia

Urriaren 8an, asteazkenarekin, ‘Euskaltzaletasunaren hariak Lizarran, gazteen artean’ 18:30ean Lizarrako Frai Diego Kultur Etxean.

Ainhoa Pardinak, EHUren doktoregaiak, Lizarrako gazte euskaltzaleen euskaltzaletasunaren jatorriaren berri emango du. Txikitatik gaur egun arte izan duten sozializazioa eta eragiten duten faktoreak aztertuko ditu. Bestalde, euskaltzaletasun hori egunerokoan zertan eta nola islatzen den azalduko du, hizkuntza ideologiari, identitateei eta praktikei erreparatuta.

Hizlaria ezagutu nahi? Hemen Ainhoa Pardinaren artikuluak Goiena komunikazioan.

Aurreko artikuluaIgandean bisita gidatua Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorrera
Hurrengo artikuluaLizarra eta Tuterako merindadeen arteko auziaren ebazpenak 50 urte bete ditu