Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Larraizak 60 urte

2026/09/26 // 10:00 - 23:30

Larraiza dantzari talde historikoak 60 urte betetzen ditu aurten, eta ospatzeko irailaren 26rako egun handia prestatu dute.

Egitaraua:

  • 11:15 – Gaiterada
  • 12:00 – Suziria, jota zaharra, erraldoiak
  • 12:30 – Mendizaleari omenaldia eta eskerrak
  • 12:45 – Larrain dantza Foru enparantzan
  • 14:00 – Herri bazkaria Santiago enparantzan. Txartelak 20 euroan salgai Ino liburudendan, Katxetas jatetxean eta AEK euskaltegian. Menua: Hasierakoak, potxak, postrea eta kafea. Haurrek 15 euroan.
  • 18:00 – Anuk eta Eleneren kontzertua Santiago enparantzan
  • 19:30 – Malababarekin txaranga-poteoa
  • 22:00 – Trikiteens-en kontzertua Santiago enparantzan

Gainera, irailaren 19an 18:00etan Larrain dantzaren entsegu orokorra eginen da Lizarra Ikastolako jolastokian. Parte hartu nahi duzu? Eman izena inprimaki honetan, jantzi zuri eta gorriz eta adierazi ondoko datuak:
– Izena
– Dantza-bikoterik ote duzun.
– Eta ez baduzu, mutila edo neska bezala dantzatuko duzun.

Xehetasunak

  • Data: 2026/09/26
  • Ordua:
    10:00 - 23:30