IGBO: Maiatzeko zozketaren irabazlea, Aiur!

Maiatzeko saritua IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI eta OPARITU kanpainan!

Martxoan abian jarri zen Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu kanpaina bere amaierara iritsi da. Ezin dugu aurtengo irakurketa kanpaina agurtu bigarren sarituaren izena ezagutu gabe. Oraingoan, Aiur izan da azken opari-txekea eskuratu duena Ruben Ruizen “Pellokeriak” liburuarekin. Lizarrako gazte honek 11 urte bete berri ditu eta Remontibalen ikasten du. Liburutegira urduri etorri zaigu hasieran Aiur, amak eta ahizpak lagunduta, baina berehala hasi da solasean. Kontatu digu komikiak erostea gustoko duela eta oraindik zer erosiko duen ez dakien arren ilusioz beterik jaso du txekea. Zorionak Aiur eta uda ederra pasa liburu artean!

Garean euskaldunon elkarteak oroitarazi nahi du ekainaren amaierara arte dagoela Lizarrako liburu-dendetan deskontu-txartelak erabiltzeko aukera: Clarín, Dragon Comics, Ekolore eta Ino. Ez ahantzi eta erabili zuen deskontu-txartela, aukera paregabea da eta!

Esker mila parte hartu duzuen irakurle guztiei. Datorren urtera arte!

Aurreko artikuluaLarunbatean Kulturaz Mintza eta Euskaltzaleon martxa
Hurrengo artikuluaUztailaren 1etik 3ra jolasak Dindaiarekin. Izen ematea