Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Liburuaren eta estanparen eguna

2026/05/16 // 10:00 - 21:30

Maiatzaren 16an liburuaren eguna ospatuko da Lizarran, Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia.

Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin lankidetzan arituz. Egun hori ospatzeko, Santiago plaza aukeratu da:

  • 10:00etan irekiera eta azoka. Literatur lanak eta lan grafikoak saltzeko postuak egun osoan zehar.
  • 12:00etan musika Iratxe Andueza eta poema irakuketa Ainhoa G Aragüesekin.
  • 17:30ean hitzaldia Idoia Iribertegi, Agustin Ferrer eta Iban Zalduarekin.
  • 18:30ean liburuak sinatzea: Irati Fernandez, Iban Zaldua, Agustin Ferrer, Ainhoa Garcia…
  • 18:30ean irakurketa kolektiboa (Kristina Berasain). Aukeratu liburu kuttun bat eta pasarteren bat irakurri.
  • 19:30ean Maddiren kontzertua.

Gogoan izan, hiru liburu-dendari euskaldunak dira, eta laugarrenak ulertzen du. Bai eta Cromlech zein Atelierreko artistek ere. Egiezu euskaraz!

Bestalde, liburuen sinatzaile ia guztiak ere euskaldunak dira! Eskatu dedikatoria euskaraz!

Xehetasunak

  • Data: 2026/05/16
  • Ordua:
    10:00 - 21:30

Egoitza

  • Santiago plaza
  • (Estella-Lizarra),