Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Liburu eta estanparen eguna

2026/05/02 // 10:00 - 19:30

Datorren maiatzaren 16an liburuaren eguna ospatuko da Lizarran, Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia, eta beste urteekin alderatuta berritasun batzuk izango ditu. Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin lankidetzan arituz. Egun hori ospatzeko, Santiago plaza aukeratu da:

10:00etan irekiera eta azoka. Literatur lanak eta lan grafikoak saltzeko postuak egun osoan zehar.
11:00etan irakurketa kolektiboa (Kristina Berasain). Aukeratu liburu kuttun bat eta pasarteren bat irakurri.
12:00etan ipuin-kontalaria eta Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren informazioa
17:00etan liburuak sinatzea: Irati Fernandez, Iban Zaldua, Agustin Ferrer, Ainhoa Garcia…
18:00etan Agustin Ferrer eta Iban Zalduaren hitzaldia.
19:30ean musika Iratxe Andueza eta Ainhoa Anduezarekin eta poemen irakurketa  Ainhoa G Aragüesekin.

Gogoan izan, hiru liburu-dendari euskaldunak dira, eta laugarrenak ulertzen du. Bai eta Cromlech zein Atelierreko artistek ere. Egiezu euskaraz!

Bestalde, liburuen sinatzaile ia guztiak ere euskaldunak dira! Eskatu dedikatoria euskaraz!

Xehetasunak

  • Data: 2026/05/02
  • Ordua:
    10:00 - 19:30

Egoitza

  • Santiago plaza
  • (Estella-Lizarra),