Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Mendian Mintza: Ioarrera irteera

2026/02/28 // 08:00 - 13:30

Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako.

🗺️ Gaur nora? Oraingo honetan Ioarrera joango gara, Kodes mendilorreko punturik garaiena. Gainera, ezohiko bide batetik joanen gara. Igoera Peña Blanca (1.249), Pico Royo (1.321) eta Ioar tontorra (1.414), jaitsiera aldiz, Peña de los Cencerros ondotik (1.171). Taldearen erritmoaren arabera, Grudo tontorrera joan-etorria (1.363). Oharra: Taldearen arabera, “Fraskini” ibilbidea egingo dugu eta bestela ohiko ibilbidea.

Noiz? Otsailak 28, Lizarratik 8:00etan.

🥵 Zailtasuna? Distantzia: 9 km inguru, gorako desnibela 700 m inguru. Teknikaren ikuspuntutik 3/5, ibilbidea aldapatsua da, batzuetan eskua jarri behar da eta bada leku bat neurri batean arriskutsua, ez zaila baina bai kontuz ibili beharrekoak.

⛰️ Irteeraren kudeaketa: Gutxieneko izen ematea baldin badago, whatsapp taldea eratuko da hitzordua antolatzeko: autoa nork eraman, irteera-puntua, …

Izen ematea hemen:
https://forms.gle/mGHvk3nFSYzYJYVXA

Xehetasunak

Antolatzailea