Lizarrako euskararen ordenantza bide aldapatsuan

Ordenantza

Lizarrako Udaleko euskararen ordenantzan hasiera batean aurreko osteguneko Udalbatzan bozkatzekoa bazen ere (ikusi gai-zerrenda), azkenean ez da horrela izan. Ostegunean bertan jada egunkari batean aipatzen zen moduan txosten batzuen itxaroan debatea atzeratuko zen. Ostiralean aldiz, bai Diario de Noticiasen zein Diario de Navarran albiste bana argitaratu ziren gaiaren inguruan. Larunbatean berriz, Diario de Noticiasen hainbat erantzun topa ditzakegu: Zuzendariari atalean iritzi artikulua; albiste txiki bat; eta zinegotzi baten erantzuna.

Honek, gogoratuko duzuenez, lehendik ere albisteak utzi ditu blog honetan. Horrela hor izan dugu apirilaren 3an, martxoaren 29an, urtarrilaren 31n eta abenduaren 21ean.

Aurreko artikuluaVillatuertan familia argazkia astelehenean, euskara herria josten!
Hurrengo artikuluaZuhaitzaren eguna Arandigoienen, larunbatean