Oinez ezohiko, berezi, berritzailea izan zen igandekoa, halabeharrak ekarritako aldaketak geratzeko etorri diren ala ez ikusiko dugu, baina eguna Oinez eguna bitan zatitzea, formatu txikia ematea eta hirigunean bertan egitea, ibilbiderik gabe, erabaki polita izan zela dirudi.
Eta, hala, Euskal Herriko prentsak atzoko jaia iruditan jaso zuen:
- Berrian: Amaitu da Lizarrako Nafarroa Oinez eta Besta giro «berezia» Lizarran
- Naiz-en: Lizarra Ikastolak Nafarroa Oinez jaia hartu du asteburuan, oraingoan formatu murritzagoan
- Diario de Noticias-en: Nafarroa Oinez 2021: “Estella y Tierra Estella hoy no serían las mismas sin su Ikastola”
- Eta baita norbanakoek ere, adibidez Ikastolen Elkartel Lehendkari den Koldo Tellituk txio honetan jasotakoak: “Gure jaiak pixkanaka beste garai batzuetako irudiak berreskuratzen ari dira, irudi hauek pozez betetzen gaituzte, baita hunkitu ere”




