“Pintxo-Pote” Mintzakide taldea: euskaraokea… euskararen alderdi ez pragmatikoak (I)

Abeslari finak!

Joan den ostiralean Lizarrako pintxo-pote mintzakide taldea euskaraokea egitera animatu zen. Azken asteotan abestiak aukeratzen aritu eta gero (euskarazko 50 abesti-bideotik gora hartu genituen), ostiralean 19:00etan geratu ginen afarirako erosketak egiteko. Ondotik, Bittorren elkartera bildu ginen eta bertan afaria prestatzeari ekin genion, honetan Edurnek harritu gintuen, sukaldari bikaina dugu! Bitartean euskaraokearen ‘lan-teknikoa’arekin aritu ginen: pantaila, kableak, kalitatezko mikrofonoak (argazkian ikusten diren erratza-makila bata eta lanbasa-makila bestea) …

Afarian kontu-kontari ari ginen bitartean Arantzak ekarritako ardo goxoa probatzeko aukera izan genuen eta 12:00ak aldera, azkenean, denok espero genuen momentua iritsi eta oholtzara salto egin genuen (nolabait esatearren). Bertan gure onena eman genuen, baina denon artean gailendu egin zena Maritxu izan zen, besteren artean hor aritu zen jo eta su Kupela Remix abesten eta dantzatzen. Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.

Eta zuek, mintzakideok, animatuko al zarete beste euskaraoke bat antolatzera? Edo bestelakorik? Hor zehar aipatu dira jada mendi irteeraldia, Gipuzkoara txangoa, dantza ikastaro-trinkoa, zubi-saltoa, parapentea, Urederra, igande goiz-pasa, Korrika Martxa … edozer delarik ere (edo ia), Lizarrako pintxo-pote talde kementsua animatuko zaigu!

Aurreko artikuluaHizkuntza eskubideen inguruko tailerra. Gares, gaur osteguna, 19:30ean
Hurrengo artikuluaKotarro aldizkariaren 22. eta 23. aleak online