Artea Oinez erakusketa, ekainean Lizarrara

Nafarroa Oinezen abaroan, urtero, kultur jarduerak antolatzen dira. Egun handiaz gain, aurretik badira hamaika jarduera ekimen nagusia ureztatzen dutena: Oinez Basoa, Txikian Handi, Erronka… eta besteren artean: Artea Oinez. 2020an ere, nola ez, erakusketa berri bat zabalduko apirilean, Iruñeko Kondestable aretoan. Ondoren, ekaina partean, Lizarrako Gustavo de Maeztu museora bisita eginen duelarik. Antolatzaileen hitzetan: “Erakusketa honekin marko paregabea eskaini nahi dugu sortzaile ospetsuak eta sortzaile berriak elkar daitezen.”

Aurreko artikuluaAste honetan galtzak bete ekitaldi euskaraz!
Hurrengo artikuluaRemontivalgo D ereduak 25 urte: ostiralean ekitaldien aurkezpena, pintxopotea…