Ostegun, ostirala 21-22: Jostailuen gaineko erakusketa praktikoa ikusgai, entzungai eta jolasgai
Datorren ostegun eta ostiralean, irailak 21 eta 22, Villatuertako kiroldegiko erabilera anitzeko gelan (17:00-19:00 bitarte) jostailuen gaineko erakusketa didaktiko-praktikoa izanen dugu:
“Erakusketa honen helburu nagusia euskararen transmisio egokia sustatzea da: jolasaren oinarrian hizkuntza dago, kasu honetan euskara. Gure seme-alabekin jolastean euskara bitarteko eta helburu bihurtzen dugu. Familiartean jolasten sortzen den giroa berezia da eta horregatik garrantzitsua da jolas eta jostailuak egokiak izatea. Gaur egun izugarrizko eskaintza dago merkatuan, eta eskaintza honen aurrean egokiena aukeratzeko irizpideak behar ditugu”.

Erakusketak 17:00etan zabalduko ditu ateak eta hezitzaile batek azalpen laburra emanen digu. Ondoren, familian jolastu ahalko gara bertan erakusgai dauden jostailuekin eta hezitzaileari galderak egin suertatu ahala. Argazki galeria (erakusketa beste herri batzuetan). Erakusketa bera eta azalpenak Dindaia Fundazioaren eskutik.
Asteartea 26: “No sabemos euskera… ¿Cómo ayudar a nuestros hijos e hijas a ser pluringües?“.
Irailaren 26an, asteartea, Iñaki Eizmendi izanen dugu Abartzuzako ludotekan 17:00etan:
Bertan honelako galderei erantzuna ematen saiatuko gara: “No sé muy bien euskera, ¿debo hablarlo con mis hijos e hijas?, ¿Cómo puedo ayudarles? ¿En el modelo D, aprenderán bien euskera y castellano? ¿Tendrán un buen nivel de inglés? No sabemos euskera, ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares? ¿Cómo de importante es el uso fuera de la escuela?”





