Erronka, desafio, aupada norberari eta Lizarrari, egun osoko egitaraua ongi pasatzeko, gozatzeko, emozionatzeko eta erakusteko gai garela. Martxoaren 7an erronka handia dugu Lizarraldeko euskaldunok: 24h euskaraz ematea. Gai izanen gara?
Hemen atzo bertan, astelehena, mintza-talde batean Mintzodromoetarako proposatutako hizketa gaiak:
Denboraren makina: ze garai historiko ezagutu nahiko zenuke? Atzera joan ahalko bazina ze gertakari bizi nahiko zenuke? Zure denbora-bidaia oporrak non eman nahiko zenituzke? Eta aukera bazenu pertsonaia historiko batekin hitz egiteko, norekin izanen zen?
Gozoa ala gazia? Ona ala txarra? Zuria ala beltza? Ba al da lekurik grisarentzako gaur egun?
Ba al dugu umorerik euskaldunok? Eta txisteak kontatzen al dakigu? Ausartu eta kontatu bat.
Bizitzan zerk ematen dizu poza? Zerk egiten zaitu zoriontsu? Ba al dago formula magikorik zoriontasunerako, zer osagai ditu?
Eta zuek? Zein mintza gai nahiko zenituzkete? Proposatu: lizarbeibarmintza@gmail.com
(Mintzodromorako lekua – Laura Azconaren argazkia)
Azkenik, bazkariko txartelak eta euskaraz bizi nahi dut pinak eskuragai daude jada AEKn, Inon, Ikastolan, Berrin eta Ametsan. 10€ helduak, 6€ haur eta langabetuak.
[…] Zuek erabakitakoaren haritik, albiste honetan dituzue mintzodromoetarako gaiak. Gogoratu, “24 ordu euskaraz“, Los Llanos Aisialdi gunean (Golem zinemetan) abiatuko da, 10:30ean. Animatu Lizarraldeko […]