Prentsaurrea: Euskararen Maratoia Lizarran, aukeratu zure rola!

(Mahaian, ezkerretik: Edurne, Jorge, Susana eta Rakel)

Atzo, urriak 4 asteazkena, Lizarrako Kultur Etxean prentsaurrea izan zen. Bertan, Rakelek, Edurnek, Jorgek eta Susanak azaldu ziguten Ega ondoko hirian ospatuko den Euskararen Maratoia; hemen prentsaurrearen argazki bilduma eta hemen prentsa dosier osoa pdf-n eta elebiz.

Orduan? zer da ba Euskararen Maratoia Lizarran? hemen labur azalduta nola sortu den ideia eta bidean jasotako laguntza: azaroaren 17, 18 eta 19ko Euskararen Maratoia Lizarran, azalpena.

Prentsaurrean azaldu bezala, oraingoa ez zen egitaraua azaltzeko unea, jai-egitaraua eta honen jarduerak agertokia besterik ez dira; bertan gauzatuko dute “akzioa” gure protagonistek: Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxoek; hain zuzen ere, hiru rol horietakoren baten bere egiten dituzten lagunek. Eta zergatik hiru rol? Ezagutu nahi? Aukeratu nahi?

Lehen galdera, euskaraz ulertzen duzu? Ahobizi edo Belarriprest izan zaitezke. Ikusi dagozkien konpromisoak: Ahobiziak eta Belarriprestak. Edo, bestela, baduzu lagunen bat ez duena euskara ulertzen, edo ia ulertzen ez duena? Aurkeztuiozu Bihotzgoxo aukera: Bihotzgoxoak

HiruorrikoaEuskararen Maratoian Ahobizi, Belarriprest edota Bihotzgoxo izateko, lehendabizi izena eman behar duzu, eta horretarako bi bide dituzu:

  • Batetik, horretarako prestatu dugun hiruorrikoa bete eta Ino liburu-paper dendan utzi, AEK euskaltegian edo tokiko euskara zerbitzuetan (Lizarra eta Irantzu Mankomunitatea).
  • Bestetik, beste aukera bat duzu eposta honetara mezua bidalita zure datuekin (izen-abizenak, herria, jaioturtea, helbide elektronikoa eta sakelekoa): maratoializarra@gmail.com

txapakIzena ematean, besteak beste zure telefonoa eta helbide elektronikoa eskatzen ditugu. Hauen xedea da zuri beharrezko informazioa ematea Maratoiaren data hurbildu ahala. Honela, Ahobiziak aurreko astean bilduko ditugu hauen erronka betetzen laguntzeko ohartxo batzuk emanez eta Ahobizi-txapak emateko.

Belarriprest eta Bihotzgoxoek, aldiz, egunean bertan jaso ahalko dute haien txapa horretarako jarriko den postuan.

Azkenik, prentsaurrea amaitzeko, honako esaldia ekarri nahi dugu hona: “Euskararen erabilera handitzeko jarrera egokiak lantzea, ez da soilik hiru egun hauetara mugatu nahi dugun zerbait, denboran irautea nahi dugu eta Lizarrerriko jendarteak bere egitea“.

Argazki gehiago nahi? Hemen prentsaurrearen argazki bilduma
Prentsaurrea

Irten armairutik!
Irten armairutik!

2 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena